Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkezpen saioa egingo du bihar, azaroaren 15ean, asteartean, Aizarnan.
16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio-panelak ikusgai egongo dira Herri Etxean, eta 18:00etan hasierako onespena jaso duen dokumentuaren aurkezpena egingo dute.
Herritar guztiei gonbidapena luzatu diete parte hartzera eta Zestoako etorkizun urbanistikoari buruzko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.