Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbatean, azaroak 29, egingo da liburutegian, Paperezkoak. Parte hartzeko beharrezkoa den izen-ematea bihar azaroak 26ean amaituko da liburutegian.
Ekintza goizeko 11:30ean hasiko da liburutegian, eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Ipuin eta jolasen bidez, helburua haurrek liburuetara gerturatzea izango da, beti ere helduekin batera.
Antolatzaileen arabera, ekintzak patxadazko aisialdia sustatzea eta haurrei kalitatezko denbora eskaintzea du xede. Aldi berean, euskaraz jolasteko eta liburuekin gozatzeko aukera ere eskainiko du.