Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur, azaroak 25, asteartea, 19:00etan Alondero aretoan bi hitzaldi izango dira, eta hiru ikerlariren jardunaz gozatzeko aukera izango da. Ekintza honekin, Antxieta Arkeologia Taldeak Arkeologia Asteari emango dio hasiera.
Lehenengo zatian, Asier Gómez Olivencia eta Mónica Villalba de Alvarado doktoreek hartzei buruz hitz egingo dute, eta harrapari horiek Zestoako inguruan izan duten garrantzia azalduko dute.
Bigarren zatian, Joseba Rios Garaizar doktoreak, beti hain iheskorrak iruditu zaizkigun neandertalei buruz jardungo du. Horretaz gain, Zestoako AMALDA-III kobazuloan azken urteotan egindako indusketetan agertzen ari den tekno-kultura berezi bati buruzko azalpenak emango ditu: Baskoniarra.
Hurrengo ekintzak honakoak izango dira:
Azaroak 27 osteguna, 19:00etan, hitzaldia Alonderon:
Amabiturrieta Zestoako altxor ezkutua
Azaroak 30 igandea, 11:00etatik 15:00etara:
Antxietaren erakusketa herriko plazan