Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraetako Santa Ines jaietan jokatzen den pilota txapelketaren aurtengo edizioari asteburu honetan emango diote hasiera. Lau bikotek hartuko dute parte gizonezkoetan, Mattin–Liam, Jantxi–Aitzol, iazko finalistak Armendariz–Arantzeta, eta egungo txapeldunak, Kixkurra–Adonis.
Ligaxkako lehen partida igandean, hilaren 30ean, jokatuko da. Armendarizek eta Arantzetak, Mattin eta Liam izango dituzte aurkari, 11:00etan, Iraetako frontoian. Ligaxka abenduaren 31rako amaituko da; urtarrilaren 11n finalerdiak jokatuko dira eta, urtarrilaren 24an erabakiko da aurtengo txapelduna, Iraetako Santa Ines jaietan.