Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak antolatu ditu abenduaren 3rako

Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Arkupeetan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Umeei eta familiei zuzendutako eskulan tailerrak izango dira: txapak egiteko aukera, plaza apaintzeko euskarazko logoak banderinetan idaztea, eta aurpegi-margoketa ere bai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide