Albisteak

Zergatik ez dute neska arabiarrek esku pilota praktikatzen? Naroa Agirrek hitzaldia eskainiko du ostiralean Alonderon

Naroa Agirre pilotari zestoarrak bere Gradu Amaierako Lanean oinarritutako hitzaldia eskainiko du, ostiralean, abenduak 5, 19:00etan, Alonderon.

Hitzaldiak “Zergatik ez dute neska arabiarrek esku pilota praktikatzen?” izenburua izango du, eta bertan kirolaren, generoaren eta kulturartekotasunaren arteko harremanak aztertuko ditu. Agirrek azaldu duenez, “gure nahia arabiar jatorriko gurasoak ere gerturatzea litzateke, azken batean praktikan arabiar neskak izango baitira jardueretan parte hartuko dutenak”.

Hitzaldiaren ardatz nagusia jarduera fisikoaren onurak izango dira. Alde batetik, bizi-estilo sedentarioak etorkizunean ekar ditzakeen kalteak azalduko ditu, eta bestetik, jarduera fisikoak dakartzan abantaila fisiko, mental eta sozialak nabarmenduko ditu, bere ikerketan egindako behaketak eta ondorioak oinarri hartuta.

“Integraziorako ere asko balio du kirolak; azken finean, nahiz eta eskupilota bakarkako kirola izan, entrenamenduak taldean egiten dira”, azaldu du Agirrek. Bere ustez, kirolak harremanak sendotzeko aukera ematen du, eta, bide batez, arabiar jatorriko haurrek euskal kulturara hurbiltzeko tresna eraginkorra izan daiteke.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide