Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak 2026rako federatzeko kanpaina martxan dagoela jakinarazi du. 2013tik aurrera jaiotako haur, gazte zein helduek eman ahal izango dute izena ondorengo maila hauetan: Espainiako Estatuko, Pirinioetako edo Mendi eta Eskalada Kirolen Espainiako Federazioko (FEDME) mailetan. Aurtengoan ere lau aukera izango dituzte federatuek: espedizioa, eski alpinoa, snow-a eta mendiko txirrindularitza.
Federatu nahi dutenek izen-ematea abenduaren 15a baino lehen egin beharko dute. Horretarako, alde batetik, behean atxikitako izen-emate orria aurkeztu beharko dute, eta, bestetik, orri horretan zehaztutako kontu korronte zenbakira ordainketa egin eta egiaztagiria aurkeztu behar izango dute. Guztia kiroldegian entregatu beharko da.
Jarraian izen-emate orria:
