Betiko legez, urteari amaiera emango dio San Silbestre lasterketa herrikoiak
Danbolin— 2025-12-07
Abenduaren 31n, urtea bikain amaitzeko aukera izango dute korrikalariek, San Silbestre lasterketa herrikoian parte hartuz. Arratsaldeko 17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda izango da. Plazatik hasi eta plazan amaituko dute 200 metroko ibilbidea. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1.000 metro egingo dituzte. Azkenik, 16 urtetik gorako korrikalarien unea izango da, eta 3.000 metroko ibilbidea egin beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, arratsaldeko 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan. Antolatzaileek jakinarazi dute irabazleentzako opariez gain, partaideen artean opariak zozkatuko direla.