Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Asteazkenean, abenduaren 17an, 19:00etan, herriguneko kultur azpiegiturari buruzko bigarren hausnarketa bilera egingo da Kultur Etxean (jubilatuen taberna ohian). Bilera honetan herriguneko kultur azpiegituren beharrak eta aukerak izango dira aztergai, eta herriko eragile eta elkarteen ekarpenak jasotzea da helburua.
Bilera hau urriaren 29an egindako lehen hausnarketa saioaren jarraipena da. Orduan, Zestoako Udalak Kultur Etxean egin nahi dituen birmoldaketen proiektua idazteko konpromisoa hartu zuen, otsailerako prest izatea aurreikusten dena.
Abiapuntua Kultur Etxearen birmoldaketa izan arren, lehen bileran azterketa zabalago baten beharra ere azaldu zen, herriguneko kultur azpiegituren inguruko hausnarketa orokorragoa egiteko: elkarte bakoitzaren beharrak, herrian dauden lokal aukerak eta etorkizuneko aukerak aztertuz. Azarotik otsailera bitarteko tartea egokia dela ikusi da lan hori egiteko.