Albisteak

[ARGAZKIAK] Euriak ez du kanturako gogoa kendu Arroabean

Arroabearrek goiz-pasa ederra egin dute gaur, eguraldiak lagundu ez badu ere. Aterkiak eskuan hartuta, urteroko ohiturari eutsiz, auzoko baserrietara bisita egin dute, etxez etxe abestuz. Bertaratutakoek, gainera, inguruko etxeetan banatutako mokadutxoak dastatzeko aukera izan dute bidean zehar.

Eguerdi aldera taldea bitan banatu da: batzuk auzoko kaleetako etxeak girotzera gerturatu dira, eta besteek Narrondo auzora eraman dituzte gabon doinuak, hango bizilagunekin ere gabon giroa partekatzeko.

Herriko aurrek, bestalde, auzoko adinekoei opariak banatu dizkiete ibilbidean zehar. Ekintzari amaiera emateko, 14:00etarako Ederki elkartean elkartu dira guztiak, mokadutxo batekin goiza borobiltzeko.













































Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide