Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguna hotza izan bada ere, abenduko giro zoragarria nagusitu da gaur Zestoako Zoroperi egunean. Iriakaitz txistularien dianak eman dio hasiera azoka erdigune duen festa egunari, eta goizetik bertatik giro bizia sortu da herriko kaleetan.
Barazki eta fruta postuak, gazta eta eztia, eta ehungintzako zein bestelako artisauen lanak izan dira ikusgai, herritar ugari erakarriz eta azokari ohiko kolorea emanez. Itxaropena dantza taldeak eta herriko trikitilari eta panderojoleek musika jarri eta herritarrak dantzan jarri dituzte.
Ezti, sagardo eta barazki eta fruta lehiaketak amaituta, sagardo dastaketak eman dio amaiera goizeko egitarauari. Festak, hala ere, ez du etenik izango, eta arratsaldean ere jarraipena izango du Zoroperi eguneko ospakizunak.
Arratsaldeko egitaraua:
