Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur, astelehena, urtarrilaren 12an, 16:30etik 18:30era bitartean, Haurtzaroaren kultura eta parte-hartzeari buruzko formakuntza saioa izango da Arroako eskolan. Saioa OinHerrik eskainiko du, eta auzoan garatzen ari den Hezkuntza Foroaren baitan antolatu da.
Formakuntzaren helburua da parte-hartzaileei haurren ahotsa entzunarazteko, haien parte-hartzea sustatzeko eta komunitatean haurrek duten tokia indartzeko tresnak ematea, hezkuntza ikuspegi zabal eta inklusibo batetik.
Saioa gaian interesa duten herritar guztiei irekita dago, eta bertaratzen direnei haien txikitako argazki bat eramatea eskatu zaie.