Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak Zestoako Baratze Parkeko herri baratzeak erabiltzeko lizentzien deialdia martxan du, eta eskariak aurkezteko epea hurrengo ostiralean amaituko da, urtarrilaren 22an.
Deialdi honen bidez, aisialdirako 40 baratze ekologiko esleituko dira, bakoitza 60 metro koadrokoa. Baratzeak urtebeterako emango dira hasiera batean, eta gehienez lau urtera arte luzatzeko aukera egongo da.
Baratzeak erabiltzeko interesa dutenek Zestoan erroldatuta egon beharko dute gutxienez sei hilabetez, eta ezin izango dute beste baratze edo landa-lurrik eduki. Urteko kanona 50 eurokoa da, eta horrez gain, 20 euroko fidantza ordaindu beharko da, erabilera amaitzean itzuliko dena.
Eskabideak Udaletxeko bulegoetan edo bide elektronikoz aurkeztu daitezke, eta eskaera-orri ofizialarekin batera beharrezko dokumentazioa entregatu beharko da.
Informazio gehiago nahi dutenek Zestoako Udalaren webgunean kontsulta dezakete.
