Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zestoak “Gipuzkoako Herriartekoa” bertso txapelketan parte hartuko du

15 urtarrila/ 8:00 am - 5:00 pm

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Herriartekoa taldekako bertsolari txapelketa aurkeztu zuten atzo Villabonan.

Aurten, lehen fasearen antolaketa eskualdeka egitea erabaki da, eta horren ardura eskualde bakoitzeko bertso-eskolen esku egon da. Urolako eskualdean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du lehen fasea, urtarrilaren 23tik martxoaren 13ra bitartean. Martxoaren 13an jokatuko den eskualdeko finaleko irabazlea bigarren fasera sailkatuko da.

Lehen faseko lehen saioa urtarrilaren 23an jokatuko da Zestoan. Saioa gaueko 22:00etan izango da, Harresi tabernan, eta bertan Zestoako taldea Azpeitikoen aurka ariko da.

Zestoako taldeak Erraia izena du, eta honako bertsolariek osatzen dute: Gorka Olaizola Goenaga, Oskar Alberdi Etxabe eta Aitor Salegi Martija. Saioetako gai-jartzailea Aitor Zabala Eguren izango da, eta epaile lanetan Joritz Zunzunegi Irure arituko da.

Xehetasunak