Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ezkaizto Auzo Elkarteak, Arroako eskolaren laguntzarekin, Arroabeko VIII. Ipuin Lehiaketa antolatu du, haur eta gazteen sormena sustatzeko asmoz.
Lehiaketa LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6 eta DBH 1etik aurrerako ikasleei zuzenduta dago. Lanek originalak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute, eta gaia librea izango da. Luzera mailaren araberakoa izango da.
LHko ikasleek lanak idatziz aurkeztuko dituzte Arroa Beheko eskolan, eta DBHkoek, berriz, e-mailez bidali beharko dituzte (ipuinakarroa@gmail.com).
Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 6a izango da. Epaimahaiak maila bakoitzean ipuin bat sarituko du.