Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo hasi ziren Santainesak Iraetako auzoan, eta lehen eguna umeei eskainitako egitarauarekin ospatu zuten. Arratsaldean zehar, puzgarriak, txokolatada eta maskarak margotzeko tailerra izan zituzten, txikienen gozamenerako.
Ekitaldiek auzotar ugari eta inguruetako familiak erakarri zituzten, eta giro alaia nagusitu zen arratsalde osoan zehar. Umeen algarak eta parte-hartze handiak eman zioten hasiera ederra aurtengo jaiei.
Festetako egitarauak etenaldi txiki bat izango du, eta asteazkenean berriro helduko diote ospakizunei. Santainesak igandean amaituko dira, hainbat ekitaldi eta jarduerarekin:
Urtarrilak 21, asteazkena. Santa Ines eguna
11:00 Santa Ines eguneko meza.
14:00 Santa Ines eguneko auzo bazkaria.
Urtarrilak 23, ostirala
22:30 XXXV. Mus txapelketa Bekoetxen (izen-ematea 22:00etatik aurrera).
Urtarrilak 24, larunbata
11:55 Txupinazoa eta Vamos al frontón.
12:00 Gaztetxoen pilota partidak.
12:30 Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
14:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
16:30 Gaztetxoen txirrindulari lasterketa.
19:00 Triki-poteoa Naiara eta Maitanerekin.
21:00 Garagardo auzo afaria frontoian.
23:30 Laket taldearen erromeria.
Urtarrilak 25, igandea
17:30 “Errota Harria” harrijasotzaileen txapelketa.