Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arroabean Hezkuntza Foroaren bilera irekia egingo da gaur arratsaldean. OinHerri elkarteak dinamizatuta, azken hilabeteetan egiten ari diren lanari jarraipena emateko saioa izango da. Bilera 17:00etatik 19:00etara izango da, Elkargunean.
Bileran, auzoko eragileen arteko elkarlanetik sortutako proiektuen jarraipena egingo da, eta horien inguruan hausnartzeko espazioa eskainiko da. Norbanakoei ere irekita egongo den bilera izango da, eta interes orokorreko gaiak landuko dira.