Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Otsailaren 8an ospatuko da Zestoan Kobaz Koba Trailen 10. edizioa, eta horren atarian, antolakuntzak doako entrenamendu saio gidatua eskainiko die zestoar korrikalariei. Hitzordua urtarrilaren 24an (larunbata) izango da, goizeko 8:30ean, Zestoako Kiroldegiaren aurrean.
Saioan, Artzei (15 km) ibilbidea aurkeztuko da, korrika egindako irtenaldi gidatu baten bidez, ibilbidearen arduradunen eskutik. Helburua da parte-hartzaileek ibilbidea hobeto ezagutzea eta lasterketara konfidantzaz iristea.
Izen-ematea doakoa izango da, Zestoako kiroldegian, urtarrilaren 19tik 23ko 12:00ak arte, eta izen-abizenak ematearekin nahikoa izango da. Saioaren ondoren, zalantzak argitzeko aukera eta dutxa zerbitzua ere egongo dira eskuragarri.