Albisteak

Urteko lehen odol ateraketa egingo da ostiralean eta jada txanda hartu daiteke

Zestoako Odol Emaileek jakinarazi dute, ostiralean, hilaren 30ean, odol ateraketak egingo direla Alonderoko aretoan. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitartean izango da odola emateko aukera.

Txanda hartu nahi dutenek gaur telematikoki egin beharko dute gotatanta.eus atariaren bitartez. Asteazkenetik aurrera, 628 048 866 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp mezua bidali daiteke ordua hartzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide