Albisteak

“Irabazi Arte!” telesailaren 5. denboraldia aurrez ikusteko aukera izango da ostiralean Kultur Etxean

Irabazi Arte! telesail arrakastatsuaren bosgarren denboraldia pantaila handian eta lagun artean ikusteko aukera izango da ostiralean, hilaren 30ean. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Kultur Etxeko aretoan, eta zazpi urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Saio berezi honi esker, ikus-entzuleek telesailaren denboraldi berriko lehen atala aurrez ikusi ahal izango dute, izan ere, ETB1en estreinaldi ofiziala otsailaren 6an, ostirala, izango da.

Argazkia: EITB




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide