Albisteak

San Blas opilen, elikagaien eta kandelen bedeinkapena egingo dute igandean elizan

Igande honetan, otsailaren 1ean, 12:30ean, San Blas opilak, elikagaiak eta kandelak bedeinkatuko dituzte Zestoako parrokian.

Bedeinkapena Kandelaria egunaren (otsailak 2) eta San Blas egunaren (otsailak 3) harira egingo da, urtero bezala, data horiek aste barruan datozelako. Ohitura zaharrari jarraituz, herritar askok elikagaiak eta kandelak eramango dituzte elizara, urte osorako osasuna eta babesa eskatzeko. Bereziki ezagunak dira San Blas opilak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide