Albisteak

Kalerik kale eta baserriz baserri kantuan ibiliko dira zestoarrak Santa Ageda bezperan

Santa Ageda bezpera ospatuko dute datorren asteazkenean, otsailaren 4an, Zestoan. Gurutzetik abiatuko dira 8:15ean eta 8:45ean emango diote hasiera egunari Zestoako Santa Eskeko taldekoek, Legoia baserrian kantuan hasita.

Goizean zehar Etorra eta Sastarrain bailaretan barrena ibiliko dira, eta bazkal aurretik Gisasola egoitza ere bisitatuko dute. Ondoren, Eizagirre, Fati, Mollergi eta Harresi tabernetan abestu, eta indarrak hartzeko bazkaltzera joango dira Ipintza elkartera 13:30ean.

Bazkalondoren, ohikoa den bezala, Akoa auzoan arituko dira baserriz baserri, eta arratsaldeko 16:30ak aldera San Juan egoitzara joango dira. Egunari amaiera emateko, kaleetan barrena eta eguerdian bisitatu gabe geratu diren tabernetan kantuan ariko dira.

Bertsoak jartzen Unai Sarasua, Gorka Olaizola eta Danel Olano arituko dira.

Haurrak ere kantuan aterako dira

Herriko eskolek antolatuta, Herriguneko, Aizarnako eta Arroabeko eskolako haurrak ere Santaeskean ataerako dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide