Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” kongresuan izango da Ekainberri azalpenak ematen Bainuetxean. Altamira, Chauvet, Lascaux eta Ekainberri haitzuloen lau errepliken ordezkariek izandako esperientziak ezagutzeko aukera. Izena eman behar da.
https://bit.ly/2KKJaW8
Ekainberriko hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, kongresu hau Europan dauden arte labarra duten haitzuloen lau errepliken ordezkarien ponentzien bidez egingo da. Bakoitzak beren sorrerarako izan duten esperientzia aurkeztuko du, kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko era. Lau esperientzia desberdinen partekatzeak mota horretako ekipamenduen etorkizuneko garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko aukera emango du.