Albisteak

Herritar batek jasandako eraso “xenofobo” eta “matxista” salatzeko elkarretaratzea deitu du Bargaztak talde feministak

Herriko emakume batek eraso “xenofobo” eta “matxista” jasan duela salatu zuen atzo Bargaztak talde feministak. Emakume horren etxean gutun eta ohar anonimoak agertu ziren atzo goizean. Mezu horietan pertsona horri zuzendutako mehatxuak eta irainak zeudela jakinarazi zuten taldeko kideek.

Gertaera honen aurrean, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Bargaztak taldeko kideek, Ez dugu bat bera ere onartuko, aski da. Zestoarrok zurekin gaude lelopean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide