Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru kasu positibo hauteman dituzte herrian ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan: bat ostiralean eta bi larunbatean.
Eskualdean 22 kasu hauteman ditu Osakidetzak asteburuan, gehienak Zarautzen, sei hain zuzen. Orion lau positibo zenbatu diuzte, hiru Azpeitian, bina Zumaian eta Azkoitian eta bana Errezilen eta Aizarnazabalen.
Jaurlaritzak 500eko intzidentzia neurgailu gisa erabiltzeari utziko dio, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 5.000 biztanletik gorako hiru udalerrik soilik gainditzen dute zifra hori gaur gaurkoz. Hori dela eta, neugailu hori erabiltzea ez dute beharrezkoa ikusten.