Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egin zieten atzo, igandea, udaletxeko pleno aretoan. Omenduetako bostek odola 25 aldiz eman dute, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz eta batek 75 aldiz. Iñaki Erkizia, Amaia Garate, Julen Mendizabal, Esti Korta, Jon Irure, Ana Artola, Ignacio Etxabe, Xabier Ulacia Astigarraga eta Josu Etxabe herritarrek jaso zuten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta Zestoako Udalaren aitortza.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero egiten du odol ateraldi jakin bat egin duten herritarrak omentzeko ekitaldia. Ekitaldi hori Loiolan egin ohi dute baina aurten, pandemia dela eta, herri bakoitzean egin dute.