Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Argiolako komunitate energetikoak beste aurrerapauso bat eman du: Aizarnan sortutako argindarra bazkideen etxeetan kontsumitzen hasi da. Energia komunitatearen talde sustatzaileak adierazi duenez, “prozesua luzea izan bada ere, instalazioek sortutako energia sarean txertatzeko aukera gauzatu da”.
Lortutako urrats hau dela eta, ekitaldia antolatu dute larunbatean, abenduaren 13an, 12:00etan, Aizarnan. Bazkideei zuzendutako topaketa izango da, eta hitzartze laburra, bazkideen argazkia eta mokadutxo bat aurreikusi dituzte. Gainera, Argiolako talde sustatzaileak proiektuaren eguneratzeak emango ditu. Antolaketa egokia bermatzeko, bazkideei eskatzen zaie bertaratzeko asmoa izanez gero mezua erantzuteko.
Bestalde, Argiolaren gainerako proiektuak ere bere bidean doaz: Arroabekoak aurrera jarraitzen du, eta datozen asteetan “berri onak” ematea espero dutela adierazi dute. Horrez gain, Zestoa zein Iraetakoetan herritarren atxikimendu kanpaina martxan jarraitzen du.