Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Adiel Zabala zestoarrak parte hartu du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) karnabaletako sokamuturraren eta inaute giroaren bueltan antolatutako 45. argazki lehiaketan, eta Iñaki Joaristi “Altzarte” saria eskuratu du, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenagatik. Saria Ate handitik lanari eman diote, eta argazkia Betharram aretoan ikusgai dago, aurtengo edizioan aurkeztu diren 140 lanen artean.
Lehen saria Ander Uriak eskuratu du El ruido en silencio argazkiarekin. Gainerako sarituen artean daude Iñigo Olarte, Alberto Beloki, Iñaki Etxenagusia eta Josu Altzela.
Erakusketa hilaren 26ra arte egongo da ikusgai Azpeitiko Betharram aretoan: astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.