Albisteak

Adiel Zabalak Azpeitiko Sokamuturra ‘Imanol Elias’ 2020 argazki lehiaketa irabazi du

Adiel Zabala zestoarrak lortu du Azpeitiko Sokamuturra 2020ko argazki lehiaketa irabaztea. Lehiaketa honetan, otsailaren 23, 24 eta 25ean Azpeitiko sokamuturrari argazkiak ateratzea izaten da helburua eta aurtengoan Zabalaren “Kuku” argazkiak eskuratu du lehenengo saria. Hemen duzue argazki saritua:

 

 

 

 

 

 

 

Lehiaketara aurkeztutako hainbat argazki ikusgai daude Betharratako erakusketan. Abuztuaren 2ra arte egongo da zabalik eta bertara hurbiltzen denak gustukoen duen argazkiaren alde bozkatzeko aukera izango du. Erakusketa, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

 

 

Argazkia: Valen Garcia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide