Albisteak

Adiel Zabala eta Joxean Ulacia Azpeitiko Gau Txori argazki rallyko irabazle

Azpeitiko Argazki Elkarteak urtero antolatzen duen Gau Txori argazki rallya irabazi du Adiel Zabalak eta hirugarren sailkatu da Joxean Ulacia arroarra.

Otsailak 3an izan zen rallyan eta 19 argazkilarik hartu zuten parte bertan. Ondorengoak izan ziren bost argazkitarako gaiak: Kalderero, zubia, kontrargia, kalea eta isla. Guztira 115 puntu lortu zituen Adiel Zabalak eta 150 euro eta garaikurra eskuratu zituen. Joxean Ulaciak, berriz, 103 puntu lortu zituen, eta berarentzat izan ziren 70 euro eta garaikurra. Bigarren postua, Gorka Gomezentzat izan zen, 104 punturekin.

Hilaren 22an izango da sari banaketa eta argazki guztien emanaldia, Azpeitiko Argazki Elkarteko egoitzan, 21:00etan.

Adiel Zabalaren argazkiak

 

Joxean Ulacia

Albiste honetan argitaratutako argazkien erabilpen eskubideak egileenak dira: Adiel Zabalak eta Joxean Ulacia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide