Albisteak

Adiel Zabalak Soraluzeko XXXII. Kontrargiren Argazki Rallya irabazi du

Argazkia: Plaentxi.eus

Pasa den larunbatean banatu zituzten Soraluzen Kontrargiren XXXII. Argazki Rallyko sariak eta bilduma onenaren saria Adiel Zabalak irabazi zuen; bigarrena Zallako Jose Luis Rodriguezek eta hirugarrena Igor Froilan azpeitiarrak.

Kontrargik Etxaburueta kalean duen lokalean egin zuten sari banaketa. Lehenengo, lehiaketara aurkeztu ziren argazki bilduma onenen proiekzioa egin zen eta ondoren eman zituzten sariak. Adiel Zabalak Juan Antonio Palacios eibartarraren Harria argazki-liburua eta 120 euro eskuratu zituen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide