Albisteak

Adinekoei zuzendutako kartoizko altzariak egiteko ikastaroa antolatu du 3Z elkarteak

Adinekoei zuzendutako kartoizko altzariak egiteko tailerra jarriko du martxan Zestoako 3Z elkarteak. Datorren urriaren 13an, asteazkena, ikastaroaren berri emateko bilera zabala egingo dute, arratsaldeko 16:00etan hasita, anbulatorio zaharrean.

Ikastaroa negu guztian zehar martxan izatea aurreikusten dute 3Z-ko kideek eta adineko herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide