Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren astelehenean Zestoako 3Z Elkarteak (Zahartzaroa Zainduz Zestoan) “XXI. mendeko adinekoen zaintza hobetzeko bidean” izeneko hausnarketa saioa antolatuko du. Ekitaldi hau, bereziki, etxeko helduen zaintzan oinarrituko da, gaur egungo gizartean garrantzi handia duen gaia baita.
Programa Farapi Kooperatibako kideek zuzenduko dute, eta partaidetza tekniketan duten esperientzia eta ezagutza jarriko dute praktikan. Saioa Alondero aretoan egingo da, 17:00etatik 18:30era.
Ekitaldi honek XXI. mendeko adinekoen zaintzarekin lotutako erronkei eta aukerei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko gunea eskainiko du, biztanleriaren sektore horren eta zaintzen dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko moduak identifikatzeko helburuarekin.