Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo jokatu ziren aurtengo Txokoko Txapelketako finalerdietako partidak. Arratsaldeko 19:00etan hasi ziren frontoi zaharrean. Lehenengo partidan Adonis eta Jonek irabazi zuten Julen eta Josuren aurka (30-24). Bigarren partidan, aldiz, Jantxik eta Kixkurrak eskuratu zuten garaipena Hektor eta Anderren aurka (30-16). Beraz, Adonis eta Jon, Jantxi eta Kixkurraren aurka arituko dira datorren ostiralean, hilak 6, jokatuko den finalean. Hiru eta laugarren postuak ere jokatuko dituzte Julen eta Josu, Ander eta Hektorren aurka. Partidak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
2017ko Txokoko Txapelketako finalaren laburpen bideoa hemen ikusgai.
Finalaurreko partidako argazkiak: