Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean jokatu da Santa Inesetan amaituko den pilota txapelketaren finalerdia. Kixkurra eta Adonis bikotea izan da garaile Liam eta Mattinen aurka 22 – 05 emaitzarekin.
Bihar, igandea, nesken txanda izango da. Lehen partida 11:00tan hasiko da, Uxue Loiola eta Amaiur, Naroa Salaberria eta Uxue Egañaren aurka arituko direlarik. Ondoren, nesken bigarren partida jokatuko da, non Naira Otaño eta Naroa Gastiain, Araia Otaño eta Laia Gastiainen aurka lehiatuko diren. Finalerdiei amaiera emateko, mutilen bigarren finalerdiak izango dira Xalegi eta Peioren eta Mikel eta Arantzetaren arteko partidarekin.