Albisteak

Adonis Gelis zestoarrak Bankoa Credit Agricole DV pilota txapelketan hartu du parte

Larunbatean Aizarnazabalen jokatu zen Bankoa Credit Agricole Diario Vasco txapelketako partida. Adonis Gelis zestoarrak parte hartzen duen bigarren aldia da txapelketa horretan, aurtengoan ordea Uriberen ordezko bezala sartu da Arbizurekin batera. Hauek Anso eta Irazustabarrenaren aurka jokatu zuten partida eta 22-19 irabazi zuten. Aurrelari zestoarrak ordea ez zituen sentsazio onak izan partidan zehar, “aurreko egunean jokatuta nengoen eta ez nintzen eroso sentitu, baina irabazi egin genuen eta horrek balio du” dio.

Txapelketak aurrera darrai eta datorren hitzordua urriaren 26an izango dute Amazabal pilotalekuan, Leitzan, Salaberria eta Sanchezen aurka.

Argazkia: Diario Vasco




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide