Gabonetako apaingarrien tailerra eta txokolatada Gaztetxean
23astelehena: 17:00etatik aurrera, Gabonetako apaingarrien tailerra eta txokolatada Gaztetxean, HH4, HH5 eta LHko haurrei zuzenduta. Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta.
23astelehena: 17:00etatik aurrera, Gabonetako apaingarrien tailerra eta txokolatada Gaztetxean, HH4, HH5 eta LHko haurrei zuzenduta. Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta.
Arroabean: 9:00. Gabon eskea Arroabeko baserri eta auzoetan, plazatik aterata. Iraetan: 10.30ean elkartu eta Olaizola eta Uria kalean eta Sabea kalean abestuko dute. Arroagoian: 12:00etan Matraka parera iritsiko da Olentzero. Herrigunean: 13:00etan elizan banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua. 17:00etan aterako da abesbatza kantuan San Juan egoitzatik. 17:30 inguruan Mari Domingi eta Olentzero Lauiturrieta ingurura gerturatuko...
12:15 Herriko trikitilarien doinura Itxaropena dantza taldeko gaztetxoak eta helduak plazan arituko dira dantzan. Herritar guztientzat irekia izango da dantza saioa. 14:30 Babajana Gaztetxean 17:15 Plazatik denok frontoira ( Gaztetxeak barra jarriko du kiroldegi kanpoan)
27ostirala: Kandela tailerra, Aiora Urbietarekin, Alonderon, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, 1 eta 2. zikloko haurrei zuzenduta. Ordu erdiko lau txanda izango dira aukeran: 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.
27 ostirala: Urteko azken ostirala Zestoako Sarek deituta. Elkarretaratzea Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, 19:30ean plazan.
31Igandea San Silbestre lasterketa. 17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda. Plazan hasi eta plazan amaitu. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1.000 metro egingo dituzte. 16 urtetik gorakoek 3.000 metroko ibilbidea. Parte hartzeko, egunean bertan eman beharko da izena, 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan. Irabazle eta partaindeentzako opariak zozkatuko dira.
Ordu zehatzik ez badago ere, 10:30ak aldera jarri du hitzordua Agiro Mendi Klubak gailurrean.