Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Kontzertua, abesbatza, Olentzero…

Banda eta gabon abesbatzaren kontzertua, eguerdian. Gabon abesbatza aterako da kantuan, 17:00etan eta ordu beretsuan Olentzero etorriko da Lauiturrira, auzoetara...

Mus txapelketa Gaztetxean

18:00etan Mus txapelketa Gaztetxean. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira. Izena ematea sare sozial bidez edo asanbladako kideen bitartez.

Zoroperi eguna

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXXI. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXIII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. / Haurrentzako tailerrak. XXII. Zestoako Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko izango dira. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak....

Familia tailerra

Ekain guraso elkarteak antolatuta, familia tailerra. Gabonetako marrazki eta apaingarriak egingo dituzte Gaztelekuan 17:00ettaik 19:00etara, HH2tik gorako haurrek. Ez da izen-ematerik izango, baina haurrek arduradun batekin joan beharko dute.

Bertso saioa Gaztetxean

18:00etan bertso saioa Gaztetxean Naia Arrizabalaga, Aitor Salegi, Joanes Illarregi, Libe Goenaga eta Danel Olanorekin. Sarrera 5 euro.

San Silbestre lasterketa

17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda. Plazan hasi eta plazan amaitu. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1.000 metro egingo dituzte. 16 urtetik gorakoek 3.000 metroko ibilbidea. Parte hartzeko egunean bertan eman beharko da izena, 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan. Irabazle eta partaindeentzako opariak zozkatuko dira.