Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtea mendian hasteko deia egin du Agiro Mendi Klubak aurten ere. Ohiturari jarraituz, Erlora mendi irteera egingo dute urtarrilaren 1ean. Aurtengoan, parte-hartzaile bakoitza bere kabuz abiatuko da mendira, eta guztiak Zestoako Gurutzean elkartuko dira 10:30ean. Handik aurrera, denak batera joango dira Erloko gurutzera.
Agiro Mendi Klubak irteera hau “beren eskubideen alde” eta “Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean egingo du.