Albisteak

Agiro Mendi Klubak iraupen eski irteera antolatu du datorren otsailaren 22tik 24ra

Agiro Mendi Klubeko kideek iraupen eskia egiteko irteera antolatu dute Somportera (Pirinioak). Otsailaren 22tik 24ra izango da, larunbatean irten (ordua aurrerago zehaztuko da) eta bi egunez iraupen eskia eta elur-erraketekin ibilaldiak egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek.
Gehienezko parte-hartzaile kopurua 50 lagunekoa izango da. Agiro Mendi Klubeko bazkideek lehentasuna izango dute eta gainontzeko plazetarako izen-emate hurrenkera errespetatuko da.Parte hartu nahi duen orok gimnasioan eman dezake izena otsailaren 15era arte. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 55. Garraioa norberak lotu beharko du. Guztira, bi gau, bi gosari eta aterpean afari bat sartzen dira prezioan. Izena ematean, pertsona bakoitzak 50 euroko fidantza jarri beharko du.
Ikusi joan den urteko irteerako argazkiak hemen.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide