Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, abenduak 17, Aiora Urbietak idatzitako “Geure gorputzean eta etxean burujabe” liburua aurkeztu zuen Portalen. Jende asko gerturatu zen Jone Expositoren laguntzarekin egin zuen aurkezpenera. Liburua, urtarrilaren erdialdean jarriko da salgai eta Zestoan Potxolo dendan erosi ahal izango da. Liburuaren inguruan azalpen zabalagoak eman dizkigu Aiorak, abenduan banatuko dugun, Danbolineko azken zenbakian.