Albisteak
Aitor Mimenza eta Eneritz Aramendi, ibilbide luzean, eta Bingen Aranbarri eta Naiara Tena, ibilbide motzean, helmuga zeharkatzen atzo aurrenekoak
— 2024-03-18Atletismo taldeak jendearen izen emate kopurua zela eta hasieran kezka adierazi bazuen ere, azken orduan jende askok eman zuen izena eta balorazio oso ona egin dute atzoko egunaz. Eskerrak emateko eskaera ere egin dute korrika eginez parte hartu, antolatzen lagundu, sariak jarri edota bestelako guztietan ekarpena egin duten herritarrei.
2,6 kilometroko ibilbidea 64 korrikalarik egin zuten. Bingen Aranbarrik 9 minutu eta segundo bat behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Eneko Albizu izan zen 9 minutu eta 59 segundoko denborarekin aurreneko zestoarra mugara iristen. Aurreneko emakumezkoa, berriz, Naiara Tena izan zen aurreneko 11 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ainhoa Canseco, ibilbide honetako aurreneko emakumezkoak 12 minutu eta 43 segundoko denbora egin zuen.
Ibilbide luzea 70 lagunek amaitu zuten. Aitor Mimenza izan zen denborarik onena egin zuena, 28 minutu eta 8 segundo behar izan zituen 8,6 kilometroko ibilbidea osatzeko. 50 segundo gehiago behar izan zituen Amets Aramberrik, muga zeharkatzen bigarren izan zenak. Eneritz Aramendi izan zen emakumezkoetan aurrena helmugara iristen, 34 minutu eta 15 segundoko denbora. Hiart Alberdi izan zen aurreneko zestoarra 41 minutu eta 18 segundoko denborarekin herriko aurreneko emakumea muga zeharkatzen.
2,6 Kilometroko ibilbideko sailkapenak ikusteko hemen
8,5 Kilometroko ibilbideko sailkapenak ikusteko hemen
Egin zaitez bazkide