Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Ezkutuko Altxorrak” egitasmoaren baitan, XVI. Mendeko Ama jasokundearen elizak gordetzen dituen pintura, eskultura eta erretaula pieza zoragarriak zein Santa Engraziako ermitako hormek gordetzen dituzten tradizioz beteriko istorio eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, abuztuak 22. Vicente Davila historialari zestoarrak gidatuta, goizeko 11:00etan abiatuko da ibilbidea Aizarnako plazatik.
2020ko uda honetan eskaintza turistikoa sortu, barne turismoa sustatu eta geure ondare historiko kultural eta naturalaren sentsibilizazioa areagotzea dira “Ezkutuko Altxorrak” programaren helburu nagusiak. Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen da Loiolako Turismo bulegoan (943 151 878 telefono zenbakian edota info@tierraignaciana.com posta elektronikoan).
COVID-19ak sortu duen egoera dela eta programaren nondik norakoak moldatu egin dira: