Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aizarnako bizilagunek aurten ere Amabirjinen jaietarako egitarau oparoa prestatu dute. Gaur, abuztuaren 14an, hasiko dira festak, eta igandera bitarte, lau egunetan zehar adin guztientzako jarduera ugari izango dira.
Gaur, osteguna, 18:00etan hasiko da festa txupinazoarekin, eta ondoren karropoteoa egingo da. 21:00etan herri-afaria izango da, eta gaua Olgetan erromeriak eta DJ Patx-ek girotuko dute. Bihar, ostirala, Amabirjin Egunean, goizean pilota partidak eta meza nagusia ospatuko dira, arratsaldean herri-kirolak izango dira, eta gauean Izer eta Alabier trikitilarien emanaldia. Larunbatean, goizeko lehen orduetan hasiko da oilasko biltzeko irteera; ondoren ume eta gaztetxoen krosa eta paellada izango dira. Gauean, Obaneuke erromeria eta DJ Patx izango dira protagonista. Igandean, Umeen Egunean, haurrentzako txupinazoa eta zirku tailerra egongo dira goizean, baita jubilatuen hamaiketakoa eta umeen bazkaria ere. Arratsaldean ginkana, txokolatada eta Jon Urbietaren emanaldiak emango die festei amaiera.
Egitaraua:
Abuztuak 14, osteguna
18:00 – Txupinazoa
Segidan – Karropoteoa bertako gazteen eskutik
21:00 – Herri afaria
00:00 – Olgetan erromeria
3:30 – DJ Patx
Abuztuak 15, ostirala – Amabirjin eguna
11:45 – Pilota partidak:
• Lizarralde-Telleria vs. Bergara-Aranburu
• Eritz Egiguren-Apezetxea vs. Lizarralde-Paul Egiguren
• Aimar Egiguren-Urtzi Egiguren vs. Txapei-Alonso
12:30 – Meza nagusia
18:00 – Herritarren arteko herri kirolak
22:30 – Izer eta Alabier kontzertua
Abuztuak 16, larunbata
7:30 – Oilasko biltzeko irteera
11:00 – Ume eta gaztetxoen krosa
12:00 – Paellada
22:30 – Obaneuke erromeria
3:00 – DJ Patx
Abuztuak 17, igandea – Umeen eguna
11:00 – Umeen txupinazoa
Jarraian – Zirku tailerra
11:30 – Jubilatuen hamaiketakoa
13:00 – Umeen bazkaria (aurrez izena emanda)
17:00 – Ginkana
18:30 – Txokolatada
19:00 – Jon Urbieta