Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundia-k bidalitako prentsa oharraren arabera, Aizarnan barrena doan GI-3730 errepidean trafiko mozketak izango dira datorren asteartean eta asteazkenean, martxoaren 3an eta 4an.
Foru erakundeak urtero egiten dituen kontserbazio-lanen artean dago errepideetako drainatze elementuen mantentzea. Oraingoan, Zestoatik (Iraeta) Errezilera (Bentaberri) Aizarnatik igarota doan GI-3730 errepidean igarotzeko obra bat ordezkatuko dute, 14+336 kilometro puntuan.
Aurreikusitako lanak direla eta, ezin izango da txandakako pasabiderik antolatu, galtzadaren zabalera dela medio. Hori dela eta, martxoaren 3an, 9:00etatik 17:30era, errepidea erabat itxita egongo da. Martxoaren 4an, berriz, ordu erdiko etenak egingo dituzte ordutegi berean.
Lan horien bidez, puntu horretan dagoen zuloa konpondu nahi dute, bidearen segurtasuna bermatzeko. Ordezko ibilbide gisa, Azpeitia eta Iraeta arteko GI-631 errepidea erabiltzea gomendatu dute.