Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arratsaldeko 17:00etan egin dute aizarnarrek “Elkarbizitzarako-Bakerako-Etxerako. Bidean” lemapean elkarretaratzea. Sarek urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zuen manifestazioa bertan behera utzi duenez, herrietan egingo dira mobilizazioak. Aizarnarrek egin dute eta 40 lagun inguru elkartu dira. 18:30ean izango da zestoarrentzat hitzordua. “Etxera” mosaikoa egingo du Zestoako Sarek plazan, 140 lagun inguru elkartuta.