Albisteak

U30 Aldaketaldia kanpainarekin bat egin dute Ekain guraso elkarteak eta Agirok

Larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala salatzeko U30 Aldaketaldia kanpainarekin bat egin dute Ekain guraso elkarteak eta Agiro Mendi klubak. Sindikatu, erakunde ekologista, auzo elkarte eta bestelako eragileak ari dira kanpaina sustatzen eta urtarrilaren 30erako hitzaldi, bizikleta martxak, mendi eta hondartzak garbitzeko lan saioak elkarretaratzeak eta bestelakoak antolatzen. Otsailaren 6an izango da Zaldibarko zabortegia amildu zeneko lehen urteurrena, eta hori ere gogoan hartu nahi da, baita zabortegiko langile bat, oraindik desagerturik dagoela ere.

Zestoan, lagun eta familientzat luzatu dute deia guraso elkarteak eta Agirok. Urtarrilaren 30ean, lagun eta familiak mendi, erreka edo natur gune bateko zaborra jaso eta argazki bat ateratzera animatu nahi dituzte. Argazkia info@danbolin.eus helbidera edota 722609265 telefonora bidali beharko da. Ondoren, Danbolineko webgunean argazki galeria argitaratuko da.

Argazkia: Danbolinek eta Udalak elkarlanean antolatutako ‘Bihurtu kaleak bale’ kanpainako argazkia (2020ko ekaina).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide