Albisteak

Aldundiak martxan jarritako “DenokZu” kanpaina azaldu zaie Urola Kostako Udal ordezkariei

Genero indakeriari aurre egiteko DenokZu kanpaina jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko urtean. Orain kanpaina hori eskualdez eskualde hedatzen ari dira eta asteazkenean Zarautzen Urola Kostako Udal ordezkariei azaldu zieten proiektua. Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea bertan izan zen.

Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Organoko zuzendaria izan zen Urolako ordezkariei genereo indarkeriaren aurkako kanpaina azaldu ziena.

Zarautzen egindako bileran, besteak beste, udako festetan martxan jarri beharreko protokoloa landu zuten.

Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide