Alejandrinoren errepika ermitan
— 2019-09-25San Juantxo ermita ezagutzen duenak, Alejandrino Iruretaren margoa ere ezagutu zuen, bera baitzen aldarean gehien nabarmentzen zena. Margolari hau Tolosan jaio zen, baina bere aitak Aizarnan zuen jatorria, eta seguru, askotan ibili zela ermita honen inguruan gurasoekin.
Margolari ospetsua izatera iritsi zen eta hala ere ermita hau ez zeukan ahaztuta, erretaularako margo bat eskaini zion Aizarnako herriari. San Juan Bautista gaztetan irudikatzen duena bildots batekin eta bertan ezagutu duguna ia-ia gaur egunera arte.
Baina lerro hauek ez dira margolari hau goraipatzeko, jatorrizko margo honen errepika egin duenari onarpen bat egiteko baizik. Maria Pilar Iruretak margotu du berau, ermitatik gertu dagoen baserrikoa eta ahaidetasun bat duena margolari honekin.
Nire ustez, ordu asko beharko dira tamaina honetako margo lan bat egiteko, interes handia ere bai eta dotore amaituta dagoela ere esango nuke. Jatorrizkoa eta kopiaren artean, ez dut ikusten diferentziarik; baloratzeko gaitasun handirik ez dudala ere esan beharra dago, jakina.
Margoa, Mº Pilar Iruretak eta bere irakasle den Diego de la Cruzek sinatzen dute. Badirudi Mª Pilarrek bere aurrekoak margotzeko zuen zaletasuna jaso duela.
Jaio zen atariko ermitan ezagutu du Mª Pilarrek margo hau, eta margotu zuenarekin zuen ahaidetasuna ikusita, arrazoi bikaina errepika hau margotzeko. Ez dut uste damutuko denik.
Dena den, ermitaren berrikuntza amaitu eta erretaulan kokatu dute; dotore gelditu da gainera. Honela jatorrizko margoa eliza nagusian kokatuta dago, nahi duenak ikusi, eta mendiko ermitan izango zukeen baino segurtasun handiagoarekin.
Ermitaren berrikuntzarekin batera, margo hauen gora-beherak aipatu gabe ezin nituen utzi Aizarnara begira dagoen webgune honetan. Hauexek, beraz, nire iritziak ermita eta margo hauen inguruan.
Zorionak egin duen lan polit honengatik.
Bernardino Irureta Mª Pilar Irureta
Egin zaitez bazkide