Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udaberri Kulturalareko bigarren hitzordua izango da ostiralean, hilaren 6an. Biolin eta piano kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da Zestoako parrokia-elizan, 19:00etan. Oraingoan, nazioarteko ibilbidea duen biolin-jotzaile Alexandre Da Costa eta EAEko eszenatokietan ezaguna den Josu Okiñena pianista igoko dira oholtzara.
Saioa Batura 6. zikloari dagokion ekitaldia da, eta, gainera, Aita Donostia musikagileari egindako omenaldiaren testuinguruan kokatzen da, haren heriotzaren urteurrena dela eta.
Egitarauak musika klasikoaren errepertorio zabal eta askotarikoa bilduko du: “Tomaso Antonio Vitali”ren Chacona, “Pyotr Ilyich Tchaikovsky”ren Sérénade Mélancolique, “Jesús Guridi”ren Canción / Improvisación, Aita Donostiaren Dos romanzas para violín y piano, “Maurice Ravel”en Berceuse sur le nom de Gabriel Fauré, “Isaac Albéniz”en Tango, “Johannes Brahms”en Sonatensatz eta “Jerry Bock”en Fiddler on the Roof.